XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
LEHIAKETA PUBLIKOA. Iragarpena, alkoholak dakartzan arazoez gazteria sensibilizatzeko komunikazio-estrategia bat eratzeko publizitate-agentzia baten kontratazioa esleitzeari buruzkoa. (KBN 252/92 Esp.).
Xedea: Iragarpen honen idazpuruan ematen dena.
Berrogeitabederatzi milioi, zortziehun eta berrogeitamar mila (49.850.000) pezetakoa izango da kontratuaren aurrekontua.
Burutzeko epea: Administrazioak lanei hasera emateko agindua eman dezan egunetik hasi eta 1992ko abenduaren 31ra artekoa.
Urritik abendura garatuko da gehienbat kanpaina.
Sailkapena: III Taldea, 3 Azpitaldea, d Kategoria.
Bulegoak: Oinarri-arau Teknikoen Plegua, Administrazio Oinarri-arau Partikularren Plegua eta kontratua hobeto ulertzeko ezagutzea komeni deneko gainontzeko elementuak, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzan daude lehiatzaileen eskuragarri, Wellingtongo Dukea Hirib., 2, beheko oina, Vitoria-Gasteiz.
Eskaintzak aurkezteko epea eta lekua: Administrazio Klausula Partikularren Pleguko eraskinean eskaintzen den ereduaren arabera bete behar diren eskaintza ekonomikoak, eskutan aurkeztu beharko dira edo EKAko 100. atalean finkatzen den erara, 1992ko uztailaren 24eko 10:00 orenak baino lehen, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzan.
Eskaintzen agertarazketa publikoa, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren Bilera Gelan egingo da, 1992ko abuztuaren 4eko 12:30 orenetan.
EKAko 100. atalean ezartzen den erako eskaintzaren bat eskuratzea gertatuz gero, 1992ko abuztuaren 4eko 12:30 orenetan egingo da agertarazketa.
Presatasunezkotzat deklaratzea: Presaz izapidetu beharrekotzat deklaratu da espediente hau Kontratazio Organuaren 1992ko ekainaren 4eko Erabakiz.
Vitoria-Gasteiz, 1992ko uztailak 6.
Ondare eta Kontratazio Zuzendaria,
JOSE MIGUEL GARCIA GOMEZ.